miércoles, 3 de febrero de 2010

Berrikuntza teknologikoak hezkuntzan

Hona hemen oso interesgarria eta erabilgarria den link bat, non interneten bilakaera argi eta garbi azaltzen den.

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/search/label/Actividades%20TIC%20aula


Bertan antzinako (web 1.0.), gaurko (web 2.0.) eta etorkizun posible bateko (web 3.0.) kontzeptuak argitzen dira argi eta garbi, irudi eta testu motz eta errezak erabiliz.

Antzinako eta gaur egungo sare sistemak ondo ulertu ezean, begiradatxo bat bota esaiozue, benetan interesgarria eta hezigarria da.

Tim O'Really




Tim O'Really 1954.urtean jaio zen Cork herrian (Irlandan).
Tim-ek O'Really Media-ren sortzaile eta nagusia da. Software librearen bultzatzailea da eta Web 2.0. kontzeptuaren autoreetariko bat, baita "Pearl" hizkuntzaren garapenaren sortzaileetariko bat.
Hasiera batean, O'Really-k literaturan interesatua egon zen arren, 1975.urtean informatikarenganako eta honen liburuenganako interesa garatzen hasi zen. Horren ondorioz informatikari buruzko hainbat liburuen autorea izan da.

Biografia alde batera utzita, autore honi sor diogu web 2.0. kontzeptua, bera izan baitzen kontzeptu honi esanahia eman zion bakarretarikoa. Berak web 2.0.-rekin sarean edonork edozer idazteko ahalmena izatea defendatzen zuen, horrela internet osatzen duten web orri guztiak guk geuk idatzi ahal izateko, eta ez soilik interneten idazteko baimena dutenek.
Egoera hau oso garrantzia handikoa da, aurrerapauso itzela suposatzen baitu denok interneten parte hartu ahal izateak; gaur egun internet inguruan ditugun eskubideak, beharrak eta aukera guztiak Tim O'Really-k finkatu baitzituen eta oraindik mantentzen baitira.