domingo, 10 de enero de 2010

Remove

Bideo honek azaltzen digu agur egun bizi dugun kontradizkioa!!!
Informazioaren gizartean bizi garenok uste dugu independentzia daukalgula ta gure datuak pribatuak direla, baina gauzak oso bestelakoak dira. Mezu bat bidaltzean, dei bat egitean gure mugikorretik, internetera konektatzen garenean, hegazkinez goazenean... Uneoro jarraiuak izaten gara, nahi izanez gero non gauden eta baita gure gustu eta zaletasunei buruz nahi dutena jakin dezakete. Guztiz harrapatuta gaituzte.
Bideo honetan agertzen dena, hain jarraitua eta pribazitate ezaren aurka egiteko, mugikorra apurtu du, orain deiak telefono publikoetatik soilik eginez; autobusez baino ez ditu bidaiak egiten, hegazkinetan datu gehiegi eskatzen baitute... Laburbilduz, teknologiatik aldendu da, baina konturatu da teknologiatik aldentzen, nolabait, gizartetik ere aldentzen ari dela.
Hemen daukazue bideoa:


Prometeus





Zein da bideoaren gaia?
Bideoaren gaia internetek gure bizitzaren egunerokoan daukan eragina azaltzen du. Gaur egun dena digitalizatu egin da, albisteak interneten bidez irakurtzen ditugu, pelikulak internet bidez deskargatzen ditugu, argazkiak internete bidez igotzen ditugu, blogak edonork sortu ditzake eta betiko aldizkaria ea telebistak alde batera utzi dira. Internet asko garatu da eta oraindik jarraituko da garatzen, askoz abantaila handiagoak baititu. Egun denok gara "prosumer": Sortzaile eta kontsumitzaileak gara ("productor/consumidor" gazteleraz), honek esan nahi duena da edonor sortu dezakeela informazioa eta internetaren bitartez igo guztiok ikus dezagun, eta era berean besteek igotako informazioaren kontsumitzaileak ere bagarela.

Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
gaur egun ezagutzen dugun errealitatea laster aldatua izango da, eta Prometeus empresak hainbat empresa gehiago erosiko ditu, monpolio osoa bereganatuz eta edozer edonoren esku ipiniz.

Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Informazio estatikoa daukaten baliabideak (liburuak, telebistak, irratiak...) ordenagailuek eskaintzen duten internetagatik aldatua izango da, informazio dinamikoaren alde eginez.

Eskolak zerbait egin dezake?

Eta guk, zer egin dezakegu?
Guk, irakasle bezala egin dezakeguna da haurrak ondo hezitzea teknologia berrien arloan, beraiek izango baitira hurrengo belaunaldiaren protagonistak eta ondorioz, sortzaile eta kontsumitzaile nagusiak. Ezin dezakegu eboluzioaren aurka egin, baizik eta azaldu, atzea utziko ditugun gogorapenak eta informazio bide ezberdinak erakutsiz eta gertatu den aurrerakada azalduz.