domingo, 10 de enero de 2010

Prometeus





Zein da bideoaren gaia?
Bideoaren gaia internetek gure bizitzaren egunerokoan daukan eragina azaltzen du. Gaur egun dena digitalizatu egin da, albisteak interneten bidez irakurtzen ditugu, pelikulak internet bidez deskargatzen ditugu, argazkiak internete bidez igotzen ditugu, blogak edonork sortu ditzake eta betiko aldizkaria ea telebistak alde batera utzi dira. Internet asko garatu da eta oraindik jarraituko da garatzen, askoz abantaila handiagoak baititu. Egun denok gara "prosumer": Sortzaile eta kontsumitzaileak gara ("productor/consumidor" gazteleraz), honek esan nahi duena da edonor sortu dezakeela informazioa eta internetaren bitartez igo guztiok ikus dezagun, eta era berean besteek igotako informazioaren kontsumitzaileak ere bagarela.

Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
gaur egun ezagutzen dugun errealitatea laster aldatua izango da, eta Prometeus empresak hainbat empresa gehiago erosiko ditu, monpolio osoa bereganatuz eta edozer edonoren esku ipiniz.

Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Informazio estatikoa daukaten baliabideak (liburuak, telebistak, irratiak...) ordenagailuek eskaintzen duten internetagatik aldatua izango da, informazio dinamikoaren alde eginez.

Eskolak zerbait egin dezake?

Eta guk, zer egin dezakegu?
Guk, irakasle bezala egin dezakeguna da haurrak ondo hezitzea teknologia berrien arloan, beraiek izango baitira hurrengo belaunaldiaren protagonistak eta ondorioz, sortzaile eta kontsumitzaile nagusiak. Ezin dezakegu eboluzioaren aurka egin, baizik eta azaldu, atzea utziko ditugun gogorapenak eta informazio bide ezberdinak erakutsiz eta gertatu den aurrerakada azalduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario