domingo, 18 de octubre de 2009

Web 2.0.

WEB 2.0.
Bideoan Web 2.0. web publiko bat bezala definitzen dute, non informazio guztia aldatu edo modifikatu daitekeen, edonork parte har ditzakeen tokia izanik. Edozer gauza edonoren esku dago, eta informazio hori aldatzeko aukera ere badaukagu interneten gabiltzanok.

Ideia aipagarri bi atera ditut: Bi webgune ezberdinek informazio bera kudeatu dezaketela eta informazio ezberdinak kudeatzearen arduradunak gu geu garela. Ideia oso interesgarriak dira, norberak bere iritzia internetera igotzen duenean, iritzi hori publiko egiten da, eta iritzi ezberdinak dauden bezala, iritzi berdinak egon ere egon behar dira, webgune ezberdinak diren bitartean. Gaur egun, interneten edonork eskegi dezake edozer gauzari buruzko informazioa, beraz interneteren arduradunak, nolabait esateko, gu geu gara: gu geu baikara interneten erabiltzaile eta “arduradunak”, hau da, guk sortzen dugu internet.
Azken batean web 2.0. informazio ezberdinak denon eskuragarri jartzea ahalbidetzen du, iritziak trukatuz, pertsonak harremanetan jartzen... Hau da, pertsonen iritziak eta pertsonak berak lotzen.

Bideoan hainbat ikuspuntu interesgarri aipatzen ditu, inoiz ez naiz pentsatzen egon zer nolako sare izugarria “lotzen” gaituen, gure iritziak, zaletasunak eta abarren arabera sailkatzen eta harremantzen; besteen iritziekin bat etortzeko aukerarekin edota, horrela izan ezean, guk sortutako webgune batean gure iritzia edo “gure ustezko” informazioa zuzenean igoz.
Oso sare zabala da eta denetarik aurkitu dezakegu, baina guztion partaidetzarekin edozeri buruzko testuak edo idazkiak aurki ditzakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario