miércoles, 23 de diciembre de 2009

Bloggak Haur Hezkuntzan: bai ala ez?

Bloggak oso komenigarriak dira Haur Hezkuntzarako, bai irakasleentzat, bai gurasoentzat, bai umeek erabiltzeko ere (bere adinari lotutako maila kontutan izanik betiere). Zergatik dira hain erabilgarriak? Hainbat arrazoi daude:
-Irakasleek interesgarriak diren jarduerak edo metodologia mota jakin bati buruz informazio gehiago eskuratzeko. Horrela, zerbait erabilgarria ikusiz gero, erabiltzeko nahi beste informazio eskura ditzake, eta baita irakaslearekin berarekin kontaktuan jarri daiteke blogg-ean agertzen den emailaren bidez.
-Horretaz gain, gurasoek haien seme alabak klasean zer egiten duten ikusi ahal izango zuten, haien hezkuntzan parte hartze handiagoa izanez eta haien seme alaben egunerokoan presentzia handiagoa izanez. Horrela, gurasoek, klasean erabiltzen edo egiten dituzten ariketak etxean egiten ere saiatu daitezke, haurren hezkuntzan paper aktiboago bat izanez.

Baina arrazo positiboetaz gain, zenbait alderdi negatibo ere badaude, nire ustez: Blogg-ak klasean bertan erabiltzea ez dut oso komenigarria ikusten. Gaur egun, teknologia berrien mendea dugu, gaur egun haurrek 4 urterekin ordenagailuak erabiltzen dakizkite (oinarrizkoena bada ere), horregatik astean ordu bat askoz jota ordenagailuetk ariketa batzuk egitea ez dut txartzat hartzen, baina ez egunero lantzen den ohitura bat bezala; haurrek jolastu egin behar dute, ordenagailuekin aritzea baino. Arrazoi hauek direla eta, ez dut komenigarria ikusten ikasgelan ordenagailuak izatea (irakasleak soilik erabiltzeko ez bada, noski, bestela bai), baina umeek, txokoetan daudenean, txoko oso bat ordenagailuekin izatea, ostera, ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario